Edukiontzien terminala bertan kokatu ahal izateko egokitzapen lanak abiatu dituzte
Lanak Iberdrolako kaian
Zentral termikoa izandakoaren orubean lanak hasi ditu
Pasaiako Portu Agintaritzak. Esan dutenez, “lurzoru horiek edukiontzien trafikorako gaitzeko egokitzapen lan batzuk” egin behar dituzte. Obrak 1.574.824,11 euroko aurrekontua duela iragarri dute eta obra Moyua enpresari egokitu zaiola jakinarazi.
Lanak faseka egingo dituzte. Lehenik kaia indartuko dute, edukiontziak mugitzeko behar diren garabien pisua eusteko gaia izan dadin. Lanek 7 hilabete iraungo dute, eta azaroaren 14rako bukatuta egotea aurreikusi dute.
Lanen bigarren fasean, ikatz kanpa zolatuko dute, eta obra datorren urteko lehen hiruhilekoan amaituko dutela esan du Portuak.
Azkenik, zentral termikoaren orubea zolatuko dute, 2016ko azken hiruhilekoan.