19:00etan irtengo dira Trintxerpeko Gudarien Enparantzatik, eta San Pedrora arteko bidea egindu dute protestan
Trintxerpen, atez atekoaren kontrako manifestazioa
“Inposizioaren aurkako azken manifestaldia” deitu dutena antolatu dute gaurko atez atekoaren kontrakoek Trintxerpen. Esan dutenez “beren borrokaldiaren azkenera” iritsi dira, eta horregatik azken 15 hilabetetan beren babesa agertu dieten prestonei eskerrak eman dizkiete.
Hedabideetara igorritako deialdian, manifestaziora biltzeko eskatzeaz gain, bozkatzera joateko deia egin dute. “Igandean herritarrak argi eta garbi esan dezakegu nolako hondakin bilketa sistema nahi dugun Pasaiarentzat: atez atekoa edo edukiontzien bidezkoa”, nabarmendu dute, eta gaiaren gaineko kontsulta eskatu dute beste behin ere.