AZTI, Navegavela, Donostiako Aquariuma eta Albaola batu dira ospakizunean, bestelako gazte eta kultur eragilerekin batera; Tadua taldeak Bide luzea Ternuarat diskoa aurkeztu du
Itsasaoaren Europako Eguna ospatzeko Navegavela enpresako Betiaixe belaontzian itsasketa egingo dute Pasaian
Itsasoaren Europako Eguna dela eta hainbat ospakizun egingo dira gaur arratsaldean Pasaia. 19:00tan:
Navegavela-ko
Betiaitxe belaontzian itsasketa bat egingo da Trintxerpetik
Albaola Itsas Kultur Faktoriara.
Belaontzia
Azti parean izango da, eta hango ontziralekuan bilduko dira itsasketan parte hartuko dutenek, itsasoz egiteko Ondartxorainoko bidea.
19:30etik aurrera, berriz,
San Juan baleontziaren eraikuntza prozesuaren inguruko bisita gidatua izango da. Bisita bitartean, gaurko ospakizunean bildu diren eragileen hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango dela iragarri dute antolatzaileek, eta Tadusa taldeak,
Bide luzea Ternuarat disko berria aurkeztuko duela nabarmendu dute.