Lezo Herri Eskolan Errebalidei planto egiteko egindako elkarretaratzea
Bilera egingo du bihar Lezoko Hezkuntza Bilguneak, eta guraso, ikasle, irakasle eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera “LOMCErik gabeko herria eraikitzeko”. Kultura aretoan izango da bilera 18:00etan.
Hiru helburu nagusirekin sortu zen bilgunea martxo hasieran: hezkuntza inposizio orori aurre egitea, LOMCEren ezarpena ekiditea, eta hezkuntza sistema propio baten alde egitea. Biharkoa hirugarren bilera izango du bilguneak Lezon.