Hauteskunde kanpaina bukatu eta hausnarketarako egunak datoz; Oiartzunen zaila dirudi EH Bilduk alkatetza galtzea, azken urteetako boto joera ikusita
Hauteskunde kanpaina
Etziko udal eta foru hauteskundeetan asko dago jokoan. Hauteskundeak dauden aldiro errepikatzen den esaldia da aurrekoa, baina oraingoan hainbat aldagai daude indarra emateko baieztapen horri, denak ala denak hitz batekin laburbildu daitezkeenak: aldaketa. Oiartzunen 13 zinegotzi eserleku daude.
Izan ere, aurreko lau urteetan udaletan oposizioan egon diren alderdiek aldaketaren mezua erabili dute eurei botoa ematea eskatzeko. Baina agintean egon direnek ere, euren azken lau urteetako zereginak suposatu duen aldaketa izan dute hizketagai herritarren aurrean egindako agerraldietan.
Oiartzunen zaila dirudi EH Bilduk alkatetza galtzea, behintzat azken urteetako boto joera ikusita, eta bertan alderdi berririk ez dagoela kontuan hartuta.
HITZAn, emaitzen jarraipen zehatza eta papereko edizio berezia
HITZA-ren Interneteko atarietan, goizetik eta botoen kontaketa bukatu arte, informazioa jasotzeko aukera izango da, baita sare sozialen bitartez ere, Facebook eta Twitter (#HitzaM24) bidez.
Behin kontaketa bukatuta, Interneteko edizioan emaitzen irakurketa, eta ordezkari politikoen lehen iritziak jasotzeko aukera egongo da.
Oiartzungo emaitzak
hemen egongo dira ikusgai, orain lau urteko datuak ere bertan daude.
Astelehenean, papera
Hauteskundeen emaitza, balorazio eta argazkiekin, astelehenean papereko edizio berezia jasoko dute Hitza-ren harpidedunek, zortzi orrialdekoa. Herri bakoitzak orri bana izango du, eta horietan emaitzak eta zinegotzien argazkiak izango dira