Hauteskundeek eta jai giroak bat egingo dute Lezon. Izan ere hauteskunde kanpaina amaituko den egunean helduko da Zabarre pirata udalerrira.
Gaur amaituko da hauteskunde kanpaina, eta gogoetarako eguna izango da biharkoa. Lezon, gogoetarako eguna bakarrik ez, jairako ere izango da gaur helduko delako Zabarre pirata. Mendekosteetan bete betean hartuko ditu emaitzen zurrunbiloak, horrenbestez, lezoarrak.
Alderdi nagusietako zerrendaburuak elkarrizketatu ditu Lezoko HITZAK: EHBildu-ren zerrendaburu
Ainhoa Zabalo, EAJ-ko alkategai
Kepa Garbizu eta PSE-EEko zerrendaburu
Jose angel Sanchez. Alderdi bakoitzak datorren legegintzaldirako dituen asmoak eta lehentasunak azaldu dituzte hiru zerrendaburuek.