Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar Mutrikun, eta Gipuzkoako Txapelketa igandean. Ligako sailkapenean berdinduta daude berdeak eta arrosak.
Sanjuandarrak, Hondarribiko probaren hasieran
Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar Mutrikun, 16:30etik aurrera. Maila nagusian, gizon seniorretan, Pasai Donibane-Koxtape eta Hondarribia Arraun Elkartea
lehen postuan berdinduta daude eta berdinketa hori azken jardunaldian hautsiko da, berdeen edo sanjuandarren alde.
Bi trainerilla horiek iganderako ere faborito dira,
Gipuzkoako Txapelketarako. 11:00etan hasiko dira estropadak. Gizon nagusiez gain, emakumeak eta gizon juniorrak ere uretaratuko dira. Larunbateko estropadek sailkatze proba bezala balioko dute iganderako.
Ikus ligako
sailkapena, maila guztietan.