EH Bildu koalizioak jaso du babes gehien Batzar Nagusietarako. EAJ bigarren izan da.
Hauteskundeak Lezon
EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Lezon. Udalerako jaso duen babesa ez du jaso ordea udalerrian, Batzar Nagusietarako. EH Bildu koalizioak jaso du kasu horretan babes gehien, 1.102 lagunek bozkatu baitute. Bigarren indarra izan da EAJ Batzar Nagusietarako, 873 botoekin, udalerako jaso dituenak baino 313 gutxiago jaso ditu beraz.Udal hauteskundetarako zerrendarik aurkeztu ez duen Podemos izan da hirugarren indarra eta azken horrek 448 boto jaso ditu Batzar Nagusietarako. PSE-EE izan da laugarrena 252 botoekin.
Datuei erreparatuta badirudi udalerrian EAJ babestu duten boto emaileen zati batek behintzat, Podemos aukeraren alde egin duela Batzar Nagusietarako hauteskundeetan.
Batzar Nagusietarako emaitzak:
- EH Bildu: 1.102 (%38,80)
- EAJ: 873 (%30,74)
- Podemos: 448 (%15,77)
- PSE-EE: 252 (%8,87)