Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJk bozkak bikoiztu ditu eta EH Bilduk eserleku bat galdu du

EH Bilduren alkategai Jexux Leoneten hitzetan oiartzuarrek merezi duten kudeaketa egingo dute .EAJk gora egin arren, emaitzak "eskasak" direla nabarmendu du Garinek

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/25
Hauteskundeak Oiartzun

EH Bilduk antolatuta, Kontzejupean elkartu ziren herritarrak emaitzak jarraitzeko

EAJren igoera nabarmena izan da Oiartzunen hauteskunde hauetan: 691 bozkatik 1.358 bozka lortzera iritsi da. Hala, lau zinegotzi izango ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak legegintzaldi berrian, bi gehiago. Hala eta guztiz ere, Segundo Garin EAJko alkategaia ez dago batere kontentu: “Eskasa da nire balorazioa, askoz gehiago lortzea espero nuen, udaletxea orekatu ahal izateko. Harrigarria da. Atera diren emaitzek ez dute herriaren errealitatea islatzen, baina herriak erabaki du eta errespetatu egin behar dugu”. EH Bilduk boto gehien jaso ditu (3.169), baina bozka gutxiago izan ditu orain lau urte baino eta horrek zinegotzi bat gutxiago izatea eragin dio. Beste bat lortzeko 226 bozka behar zituen. Horren aurrean, baina, Jexux Leonet EH Bilduko alkategaia baikor azaldu da, balorazio “oso positiboa” egin du: “Babes zabala jaso dugu, gure proiektua babes zabala jaso du eta hori herritarrekin egin dugu”. Aurrera begira jarrita dago alkate izango dena: “Lana dugu helburu eta horri ekin behar diogu. Oiartzuarrek merezi duten kudeaketa egin behar dugu”. 7.993 oiartzuar zeuden deituak bozkatzera eta horietatik 2.885 ez dira hauteslekuetara joan. Horren aurrean haserre agertu da Garin: “Abstentzioa gehiegizkoa izan da, ez dakit zergatik izango den. Alderdi baten edo bestearen alde ez dago edo ez dakit… herri honetan esango nuke pasota gehiegi ditugula”. Parte hartzea behera Orain lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak behera egin du. Eguerdian emandako datuetan eta arratsaldeko datuetan ikusi da hori. Eguerdian, %36,67ak emana zuen botoa, 2011n baino hiru puntu gutxiago; eta arratsaldean, %49,36ak, 2011n, aldiz, %53,77k. Lau zerrenda zeuden aurkeztuta, PP eta PSE-EEk ez dituzte zinegotzirik  lortu. Oiartzuarrei eskerrak Jexux Leonetek esker hitzak izan ditu oiartzuarrentzat: “Eskerrak eman dizkiet emandako babesagatik eta esker bikoiztuak proiektuan parte hartu dutenei. Herritarrekin kontatu ahal izan dugu eta hori benetan eskertzekoa da”. Ekainaren 13an hartuko dituzte alkate eta zinegotzi karguak hautatuek. “Data horri begira prestatzen joango gara eta elkarlana bultzatuko dugu legegintzaldi honetan”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.