Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJk irabazi ditu hauteskundeak boto igoera historiko batekin

Alderdi Jeltzalea izan da bozkatuena eta sei zinegotzi izango ditu .EHBilduk hiru zinegotzi galdu ditu, eta sei ordezkari izango ditu aurrerantzean .PSE-EEk botoetan gora egin badu ere zinegotzi bakarra izaten jarraituko du

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/05/25
Hauteskundeak Lezon

Hauteskundeak Lezon

EAJk irabazi ditu hauteskundeak orain lau urte izan zituen emaitzak ia hirukoiztuta. Aldaketa handirik ez zen aurreikusten baina atzoko datuek irauli egin dute Lezoko Udalaren argazkia. Horrenbestez, eta 45 botoko aldearekin, alderdi jeltzaleak hartuko du alkatetza, boto igoera historiko batekin,  eta orain arte udala gobernatu duen EHBildu koalizioa oposiziora pasako da. Hauteslekuan zegoen Kepa Garbizu EAJren zerrendaburua foru hauteskundeetarako botoak kontatzen eta garaipenak  ezustean hartu duela adierazi dio HITZAri. Hondakinen bilketa “Ez genuen halako emaitzarik espero inondik inora ere”, esan du Garbizuk, “ongi atera da. Ardura handia izango du, beraz, aurrerantzean EAJk eta ahalegin guztiak egingo ditugu gure lana ahalik eta ondoen egiteko. Lan handia daukagu hemendik aurrera egiteko”. EAJren botoen gorakadaren gainean hondakinen bilketaren afera dagoen zalantzarik ez duela esan du Garbizuk: “Sinadura mordoa bildu zituzten herritarrek eta udalera eraman, halere ez zioten  eskaerari jaramonik egin, eta horrek asko erre ditu lezoarrak. Zalantzarik ez dut gure botoen gorakada, eta garaipena hortik etorri dela”. Horrekin batera oposizio lan gogorra izan duela lau urte hauetan alderdi jeltzaleak gaineratu du, “oposizio lana oso zaila izan dugu legegintzaldi honetan eta uste dut horrek ere bere fruituak eman dituela. Guztiaren batuketa bat izan da azkenean”. Gogor lan egin beharko dutela aurrerantzean eta ardura handia izango duela EAJk  nabarmendu du, “baina ahalegina egingo dugu eta lan egingo dugu, gogoz, orain arte bezala”. Alkatetza galdu EHBilduk 300 botu galdu ditu  orain lau urteko hauteskundeekin alderatuta. Ezusteko handia izan da ezkerreko koalizio soberanistarentzat. Izan ere bederatzi zinegotzi izatetik sei izatera pasa da, eta alkatetza galdu du. Ainhoa Zabalo egungo alkatea eta EHBildu koalizioko zerrendaburuak gertatutakoa ezin ulertu dagoela esan dio HITZAri, “ez dakit zerk eragin duen EAJren boto gorakada eta gure jaitsiera”. Alderdi Jeltzalea ere zoriondu du lortutako emaitzengatik. Alkatetzatik zein oposiziotik lanean orain arte bezala jarraituko duela EHBilduk gaineratu du: “Lan handia dugu egiteko eta orain arte egin dugun bezala, horretan jarraituko dugu, lezoarren alde lanean”. PSE-EE alderdiak zinegotzi bat izango du. Orain arte bezala mantenduko da beraz, udalean. Alderdi sozialistak gora egin du botoetan, aurreko hauteskundeetan baino 40 gehiago lortu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.