Bosna zinegotzi lortu dituzte PSE-EEk eta EAJk, lau EH Bilduk eta hiru Pasaiak Ahal Du-k
Aurpegi berri asko egongo dira datorren legegintzaldirako osatuko den udalbatzan. Bost zinegotzi lortu ditu PSE-EEk eta horietatik 3 berriak dira, Diego Leonet eta Enrique Sanchez independenteak tartean; EAJk bost zinegotzi lortu ditu, eta horietatik bi – Sergio Ekiza eta Aitor Iturbe– berriak dira. EH Bilduk beste bi zinegotzi berri ditu, –Mikel Garcia eta Jurgi Aldalur, eta berriak dira baita ere Pasaiak Ahal Du taldeko hirurak.