Udalbatza berriaren aurpegiak, Hitzan
EAJk lortu du alkatetza Lezon eta legegintzaldi berrian Kepa Garbizu izango da alkatea. Udalbatza berriaren osaketan aldaketa handia izango da.
EAJk lortu du alkatetza Lezon eta legegintzaldi berrian Kepa Garbizu izango da alkatea. Eserlekuei dagokienean, seina izango dituzte alderdi jeltzaleak eta EH Bildu koalizioak. Ezkerreko koalizio soberanistak EAJk baino 45 boto gutxioago lortu zituen atzo eta oposiziora pasako da beraz, Ainhoa Zabalo buru duen zerrenda.
Atzoko emaitzen ostean erabat aldatu da udal argazkia, berdin mantentzen den bakarra, PSE-EEk zuen zinegotzi kopurua baita. Alderdi sozialistak ordezkari bat izaten jarraituko du.
