Javier Ruiz de Larrinagak irabazi du Mendiolako opena, Elite Mailan; Emakumetan Karla Kortazar izan da onena
BTT Opena, San Pedroko irteeran
Beste behin ere arrakastatsua izan da oso
Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatutako Euskadiko Mendi Bizikletako Opena. XXV. ekitaldia zuen larunbatean jokatu zen frogak, eta urtero legez, kirol modalitate honetan ari diren maila goreneko profesionalek eta zaleek bat egin zuten Mendiolan.
Elite Mailan,
Javier Ruiz de Larrinagak irabazi zuen froga, eta emakumetan Karla Kortazar. Guztira, 124 txirrindularik eman zuten izena.
Sailkapena BTT PASAIA 23052015