Azken jardunaldian Eibarko Haritzak galduko balu arrosentzat izan daiteke kopa; taldeko arduradunek adierazi dutenez, zaila da baina ez ezinezkoa
Donibane eskubaloiak, iaz Kopa irabazi zuenean; aurten txapeldun ordeak dira
Denboraldi biribila osatu du aurten ere
Donibane Eskubaloiak. Liga irabazi dute eta Kopako txapeldunordeak dira jada. Larunbatean Saieko K.Eren kontra jokatu zuten, eta 26-35 irabazi zioten talde donostiarrari, aurretik lortuta zuten bigarren postuari eutsiz.
Lehia bukatzeko jardunaldi baten faltan, Donibanek zaila du kopa eskuratzea. Eibarko Haritza taldeak galdu beharko luke horretarako. Taldeko arduradunek esan dutenez, “zaila da, baina ez ezinezkoa”.
Asteburuko partida Javi Fernandez omentzeko baliatu zuen Donibane Eskubaloiak. 17 denboraldi eta gero Fernandezek asteburuan jokatu du bere azken partida elastiko arrosarekin. Klubeko zuzendaritzak eskerrak eman dizkio jokalariari, kirolari gazteagoentzat erreferente izan, eta kluba eta taldearen alde egin duen lan txukunarengatik.