Gaztelerazko literatur solasaldia egingo dute gaur Andreonen
Andreonen literatur saioa egingo dute gaur. Luis Landeroren El balcón en invierno libura aztertuko dute.
Luis Landeroren El balcon en invierno liburua aztertuko dute gaur gaztelerazko literatur solasaldian biltzen diren lagunek. Liburutegiak antolatzen ditu solasaldiak eta beti bezala 18:30ean hasiko da saioa Andreonen bertan.
Javier Minak gidatuko du gaurko saioa eta uda aurrekoa azken solasaldia izango da. Hurrengo hitzordua urriaren 21ean izango da eta euskarazko saioa izango da. Bertol Arrietaren Alter ero lana aztertuko dute.