Udalekuetako programazioaren gainean hitz egingo dute bileran.
Lezoko udalekuak
Udaleku irekietan parte hartzeko izena eman duten haurren gurasoak bilerara deitu dituzte ostegunerako. 16:30ean izango da bilera hori, Gezalan. Udalekuetako programazioaren gainean hitz egingo dute bertan eta horrekin batera gurasoek dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Izena eman duten haur guztiak onartu dituztela udalekuetan parte hartzeko gaineratu du udalak.