Euskal Herriko Aniztasunaren Eguna ospatuko da datorren astelehenean eta azken urtetan bezala, aurten ere, Pasaia batu egin da ospakizunetara. “Pasaia askotarikoa denez, udalak aniztasunaren aldeko konpromiso irmoa du”, esan dute udal arduradunek, eta aniztasuna aitortzeaz gain, udal jardueren eta programen estrategien diseinuan ere aintzat hartzen dutela nabarmendu nahi izan dute.
Testuinguru horretan, ostiraletik asteartera antolatu dituzten hainbat jardueren berri eman dute, guztiak aniztasunaren egunaren ospakizunera begira.
Egitaraua:
Ostirala:
1
9:30: Aniztasunari buruzko film laburrak Trintxerpeko alkateordetzan, Trintxer kultural elkartearekin elkarlanean. Nicola Foronik solasaldia gidatuko du. Hauek dira proiektatuko dituzte filmak:
Un lugar mejor, The art of crossing a brigde, Ngutu, La media pena.
Astelehena, ekainak 1:
17:30: Jatorri askotako emakumeen arteko topaketak.
19:00: D´Capricho musika taldea eta luncha.
Asteartea, ekainak 2
18:30: musika ikasleen gaita kontzertua.
19:00: Galizia en Venezuela dokumentalaren proiekzioa.