Hogeita seigarrenez ospatuko da aurten Sagardo Eguna larunbatean. Udaberri Jaiaren barruko festa egun guztikoa izango da
Sagardo Egunaren aurkezpena
Hogeita seigarrenez ospatuko da aurten Sagardo Eguna larunbatean (hilak 30). Udaberri Jaiaren barruko festa egun guztikoa antolatu du Girizia Elkarteko Kultur eta Kirol sailak Oiartzungo Udalaren, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta herriko taberna eta komertzioen laguntzarekin.
Azoka, sagar tarta lehiaketa, puzgarriak… izango dira. Oiartzungo hainbat baserritako sagardoa dastatzeko aukera ere izango da, pintxoez lagunduta. Sagardo Egunera bertaratzen direnei baserritarrez jantzita joateko deia luzatu diete.
Egitaraua:
11:00etatik 14:00etara: Azoka. Artisau postuak, baserriko produktuen erakusketa, III. Sagar tarta lehiaketa, ardien ile mozketa erakustaldia eta sorpresaren bat edo beste ere bai.
11:00etatik 12:00etara: Sagar tarta lehiaketan parte hartu nahi dutenek Kontzejupera eraman beharko dute euren tarta.
17:30ean: Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolate-jatea Euskal Herria plazan.
18:00etan: Sagardo dastaketa. Manuel Intxauspe
Txoko eta Joxe Arbelaitz
Ttakalok egin dute txotxaren irekiera.
21:00etan: Afaria Girizia elkartean. Txartelak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai. Gazte eta langabetuek 12 euroan eta gainontzekoak 18 euroan.
Dastatu ahal izango diren sagardoak:
- Aristizabal (Oiartzun)
- Baleio (Oiartzun)
- Ordozelai (Oiartzun)
- Lizeaga (Astigarraga)
- Oiarbide (Astigarraga)
- Petritegi (Astigarraga)
- Larrarte (Astigarraga)
- Otsuenea (Hernani)
- Larregain (Hernani)
- Goiko Lastola (Hernani)
- Elutxeta (Urnieta)
- Otegi (Lasarte)
- Aginaga (Usurbil)
- Izeta (Aia)
- Linddurren Borda (Lesaka)