Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Banco Santanderrek udalaren kontra abiatutako auzia bukatu da

Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio Euskadiko Auzitegi Gorenak, Banco Santanderrek auzibidetan jarri eta gero. Bi urte eta gero, auzitegiaren ebazpen horrekin auzia bukatu da

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/28
Oiartzungo udaletxea

Oiartzungo udaletxea

Oiartzungo Udalari arrazoia eman dio Euskadiko Auzitegi Gorenak, Banco Santanderrek auzibidetan jarri eta gero. Bi urte eta gero, auzitegiaren ebazpen horrekin auzia bukatu da, bankuak ezin baitu beste errekurtsorik jarri. Are gehiago, Banco Santanderrek 111.000 euro baino gehiago ordaindu beharko dizkio udalari. Bost milioi euro erreklamatzen zizkion bankuak udalari, Martin Beramendi alkate izan zen garaian Arau Subsidiarioetan Altzibarren gaizki klasifikatutako lur batzuen ondorioz izan dituzten galerak konpentsatzeko. Altzibarko ALT-3 eremuko lurrak (hiri lur gisa klasifikatuak) gaizki klasifikatuak zeudela ebatzi zuten epaitegiek, partikular batek jarritako erreklamazioa aintzat hartuz. Brues enpresa zen lur horien jabea eta bankuak mailegua egina zion enpresa horri. Aipatu eremua landa-lur eremu izatera pasatu zen eta balorea jaitsi egin zen, hala, balio galera hori berdintzea erreklamatu zion udalari, balore horretako beste ondasunen bat bankuari emanez edo dirutan, 4.919.221,98 Banco Santanderren arabera. Udalak erreklamazioa ukatuta, auzibidean jarri zuen udala bankuak. Donostiako Epaitegiak udalari arrazoia eman zion 2014ko irailean; hori horrela, Euskadiko Auzitegi Gorenera jo zuen bankuak. Auzitegiak, baina, Donostiako Epaitegiaren erabakia berretsi du. “Gaizki egindako kudeaketa” Udalak adierazi duenez, “Beramendiren taldeak gaizki klasifikatu zituen lurretan, besteak beste, 103 etxebizitza eraikitzeko aukera eta saihesbide bat kontenplatzen ziren. Teknikariek klasifikazioa ez zela zuzena bazioten ere, Beramendiren alkatetzak ez zuen kasurik egin”. Udala “arrisku larrian” jarri duela nabarmendu du: “Udala Banco Santanderri 5 milioi € ordaintzera behartu izan balute epaitegiek, egoera ekonomiko larrian geratuko zatekeen udalerria”. Gerorako bi legegintzaldietan Arau Subsidiarioen berrikusketan 2007an planteatutako gehiegikeriak zuzentzeko ahalegin izugarria egin dela azaldu du udalak. “Banco Santanderrekin izandako auzi honek, 2003-2007 legegintzaldian Beramendi buru zuen udal taldeak gaizki egindako kudeaketa begibistan uzteaz eta Udalari ezarritako arrisku ekonomikoaz gain, Oiartzungo Udalak salatu nahi du Beramendiren taldeak gaizki egindako sailkapen honek Udalean sortu duen denbora- eta lan-karga handia”, nabarmendu nahi izan du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.