Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Otxote Topaketa egingo dute igandean, bosgarren aldiz

Euskal Herriko zazpi otxote ariko dira Irune Balentziaga amabitxi izango duen topaketa

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2015/05/28
Otxoteen Topaketa bosgarren urtez antolatu dute Niessen elkareak eta Karnaba otxoteak, eta igandean jarri dute zita. Aurtengo ekitaldia, gainera, berritasunekin dator. Horrela, iaz baino otxote bat gehiago ariko da, eta zazpi izango dira guztira. Euskal Herriko zazpi herrialdeen irudikapena egin nahi dute kopuru horrekin, eta honako otxoteak izango dira topaketan: Karnaba (Errenteria-Orereta), Txorbela (Arrasate), Lur Maitea (Bibo), Lorratz (Gasteiz), Nayade (Irun), Aizkoa (Baiona) eta Iruñeko Gizonok. Azken horiek aurreko urteetan ere ekartzeko asmoa zuten, baina ezin izan dute.
otxote topaketa niessen

Mendigutxia, Makazaga eta Erkis, topaketa aurkezten

Gainera, amabitxi figura sortuko dute. Karnaba otxoteko Alberto Mendigutxiak azaldu duenez, otxoteak “oso matxistak” izan dira tradizionalki, eta emakumeari presentzia eman nahi diote, bai figura horrekin, baita ere Irungo Nayade otxotea ekarriz —emakumeek bakarrik osatzen dute—. Aurten Irune Balentziaga jarduneko Kultura zinegotzia izango da amabitxia. Mendigutxiaren arabera, berak egindako lanari aitortza egin nahi diote. “Kristoren lana egin du, eta bere lanaz gain, pertsonalki ere asko ere mugitu delako. Eskerrak eman nahi dizkiogu”, gaineratu du. Horrela, lehenengo kantuak berari eskainiko dizkiote, 12:30ean, Niessen elkartearen parean. Goizeko izarra eta Euskal Herriko kantak abestuko dizkiote. Ondoren, otxoteak herriko zazpi tabernatan zehar ibiliko dira. Honakoak izango dira: De Cyne Reyna, Juli, Leku Zaharra, Sindikato, Xera, Zuketz eta Maite. Taberna batzuk berriak dira, ostalariek otxoteak bertara joatea nahi dutelako. 14:30era arte ariko dira kantuan, eta ondoren denek elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldean, berriz, 18:00etatik aurrera kontzertua emango dute Niessen auditorioan. Dohainik izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Bertan Balentziaga omenduko dute, eta detailetxo bat emango diote. Iazko “maila musikal altua” errepikatzea espero dute antolatzaileek, era errepertorioan kanta berriak ekarriko dituztela esan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.