Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariak udal pleno aretoan elkartu ziren eskaerak aurkezteko, besteak beste.

Hiru ikastetxeetako ordezkariak udal pleno aretoan elkartu ziren
Eskola Agenda 21en barruan, Elizalde Herri Eskolako, Elizalde Institutuko eta Haurtzaro Ikastolako ikasleak elikadura iraunkorra izan dute ardatz aurtengo ikasturtean. Hau da, hamaiketako egokia egiten ote duten, kirola behar adina egiten duten, elikagaien jatorria zein den… Hiru ikastetxeetako ordezkariak udal pleno aretoan elkartu ziren eskaerak aurkezteko, besteak beste.
Ikasleen konpromisoak azaldu zituzten: egunero kirol pixka bat egitea, eskolara abiatu aurretik gosaltzea, otorduak guraso eta senideekin egitea… Udalari ere eskaerak egin zizkieten: kirol azpiegituretan elikadura osasungarriari buruzko informazio eskaintzea, Oiartzunen ekoiztutako produktuen berri ematea, azukreak gure osasunean nola eragiten duen jakinaraztea…
Hurrengo ikasturtean elikadura eta hondakinak gaia landuko dute.