Ibilbidea ezagutu nahi duten kirolariek Ergoiengo Auzokalte elkartera azaldu behar dute, 09:00etan.
Intxixu Trail, iaz (Arg.: Xabi Salaberria)
Bihar, hilak 30, 09:00etan,
Intxixu Trail mendi lasterketako ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute kirolariek. Ergoiengo Auzokalte elkartean jarri dute abiapuntua.
Mailaren arabera egingo dituzte taldeak eta Zaldinen (6,8 eta 10. km-a) ura eta jateko zerbait izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Argi utzi nahi izan dute ez dela entrenamendu bat, “taldean eta ibilbidea ezagutuz gozatuz joateko aukera bat da”.