Ikazkintzaren memoria historikoa berreskuratzeko martxan dagoen egitasmoaren barruan egingo da jarduera hori. Igandean izango da.

Pago motzak kimatzen
Txondorra egin ahal izateko pago motzak kimatuko dituzte Antonsoron igandean (hila 31). Ikazkintzaren memoria historikoa berreskuratzeko martxan dagoen egitasmoaren barruan egingo da jarduera hori.
Kimaketa ikustera interesa duen edonor joan daiteke. Kausoron elkartuko dira 11:00etan (Artikutza bideko 12. kilometroan).
Bi orduz arituko da kimaketa lanetan Joxe Manuel Etxarte
Trumoia. Alvaro Aragon historialariak azalpenak emango ditu.
Txondorra azaroko azkeneko astean piztuko dute Arditurrin eta hiru astez egongo da piztuta.