Marcial Merino Lopezen kartela
Marcial Merino Lopezen lana hautatua du Antxoko Jai Batzordeak aurtengo sanferminak iragartzeko. Egileak 200 euro eta Leunda tabernan lau lagunentzako otordua irabazi ditu. Horrez gain, bere kartela, jaien atarian argitaratuko duten aldizkariaren azala ere izango da.
Gure Zumardiko kioskoa erabili du Merinok kartelaren irudia sortzeko, jai giroa iradokitzen duten musika notak uztartuz. Koloretan nagusi, nola ez, zuri gorriak, nahiz eta beltzak ere baduen bere tokia.