Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Exotikoari beldurra kentzeko lanean

eihartze aramendia
Errenteria-Orereta
2015/06/22
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Amerikan bizi den narrasti genero bat da Lampropeltis. Izen hori darama ere Errenteria-Oreretako Beraun auzoan dagoen herpetologia eta animalia exotikoen irabazi asmorik gabeko elkarteak. Jendeari animalia mota horiek erakusten eta beraien gaineko informazioa ematen ibiltzen dira. Orain dela aste batzuk hasi dira kalean erakusketak egiten eta ikastetxeetara joaten. Erreakzioa «oso ona» izaten ari dela kontatu du Andoni Peso Esnaola Lampropeltis Gipuzkoa elkarteko kideak: «Gaztañoko festetan egon gara eta jende asko hurbildu zen, errespetu osoz ukitu zituzten animaliak. Txundituta gelditu nintzen bertara hurbildu zen jendearen erreakzioarekin. Ama bat ere etorri zitzaidan esanaz bere haurrarentzat egun oso berezia izan zela, asko hunkitu ninduen horrek». Erakusketa horien bidez zaletasuna eta interesa piztu nahi dute, eta hein batean lortzen ari direla azaldu du Pesok: «Guraso batek esan zidan betidanik argi izan zuela bere etxean ez zuela txakurrik edukiko, baina inoiz ez zuela pentsatu animalia exotiko bat etxean edukitzea. Gurekin egon eta gero, horretan pentsatzen hasia zela esan zigun. Hori poztekoa da, interes bat piztu genion pertsona horri eta hori da gure helburua». Jendeak ezjakintasunagatik animalia mota horri beldurra diola esan du Lampropeltis elkarteko kideak: «Animalia hauek ez dute ezer egiten, eta hori da landu nahi duguna». Ikastetxeetan gehiago egon nahi duela nabarmendu du Pesok, Ingurumen eskoletan klase bat-edo ematea gustatuko litzaioke. Artisau terrariumak Beraungo egoitzan animalia exotikoentzako terrariumak eskuz eta artisau modura egiten dituzte. Poliuretano-aparrarekin egiten dituzte, eta beharrezko elementuak gehitzen dizkiote: kobazuloak, landareak sartzen dituzte… Biotopoa egiten saiatzen dira, eta animaliak egoten diren tokia txukun mantentzen. Zaintza aldetik ere gauza bereziak behar dituzte animalia exotikoek. Eguzkiaren ultravioleta behar-beharrezkoa dute, hori bonbilla berezien bitartez lortzen dute. «Batzuk gauean ibiltzen dira eta horiek agian ez dute behar hainbeste, baina besteek bai», azaldu du Andoni Pesok. Horrez gain, astean hiruzpalau aldiz ematen diete jaten, terrariumak garbitzen dituzte…
Animalia exotikoen gaineko informazioa eta aholkuak ematen ditu elkarteak
Animalien artean, mota desberdinetakoak dituzte: sugeak, kamaleoiak, Australiako ogonak, sugandila handi antzekoak… «Beti nahi ditugu gehiago ekarri, baina lokal txikia dugu eta batzuetan ezin da». Elkartean guztira 16 lagun inguru aritzen dira, laguntzaileak barne. Jendea ere hurbiltzen hasia dela azaldu du Pesok, aholkuak eta informazio eske. Jendeak zaletasuna baduela ikusi dute, eurengana hurbildu diren heinean, baina asko «ezkutuan» egoten direla esan du. «Jendeak ez du esaten, adibidez, suge bat duela etxean». Animalia exotikoak dituztenak «pixka bat arraroak» direla onartu du, «baina ez dute problemarik ematen. Gainera ezin dugu horrelako animalia pozoitsurik eduki». Bada, baina, kalera paseatzera ateratzen dituztenik ere: «Oso gutxik egiten dute hori hala ere, eta ateratzen dituztenek denen begiradak ikusi behar dituzte, normala da». Hamabost urteko elkartea Beraungo Lampropeltis elkartea duela hamabost urte hasi zen martxan, baina Andoni Pesok orain urte eta erdi inguru hartu zuen: «Aurretik elkartea zuenak utzi egin nahi zuen eta aukera polita izan zitekeela pentsatu eta elkartea hartzea erabaki nuen. Paperak pasatu zizkidan, eta animalien nukleo zoologikoa atera nuen». Animaliak lortzeko, ferietan ibiltzen dira. Orain dela bi aste Madrilen egin zen Expoterrarian egon ziren: «Izugarrizko pabilioia muntatzen dute eta kanpotik jende asko etortzen da postua jartzera». Lampropeltisekin harremanetan jartzeko hainbat modu daude: Facebook bidez (lampropeltisguipuzcoa), posta elektroniko bidez (info@lampropeltisguipuzcoa.com) eta webgunearen bidez (lampropeltisguipuzcoa.com; laster jarriko dute martxan). Lehen animalia, kamaleoia Oso gaztetatik datorkio Pesori animalia exotikoen inguruko zaletasuna. Lehenengo animalia exotiko bezala kamaleoi bat izan zuen, Getariako neska batek oparitua. «Iaz hil zen, pena handia eman zidan, nirekin bost urtez egon zen. Oparitu zidatenean beste bost zituen, beraz, hamar urtez bizitu zen. Bere momentua iritsi zen», kontatu du. Internet bidez mundu exotiko horretako gauza asko lor litezkeela esan du, baina kontuz ibili behar dela ohartarazi du: «Sugetxo bat eros dezakezu, baina aldez aurretik informatzea oso garrantzitsua da. Gerta liteke sugetxo hori denborarekin metro eta erdiz handitzea eta pisu handia hartzea»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.