Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Entzun, arren, San Fermin...

Gaur hasi eta asteazkena bitartean zuri-gorri bihurtuko da Antxo; Zumardiko Topaguneak ekarriko du aurtengo berritasuna; Astelehenean, Euskal Eguna

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/03
txupinazoa 2014

Antxoko txupinazoa, iaz

20:00ak iristeko irrikaz egongo dira gaur antxotar asko. Ordu horretan egingo du eztanda Juanjo Bujandak elizaren kanpandorretik jaurtiko duen suziriak, sei eguneko etenik gabeko festari bide emanaz. Festak arratsaldera arte hasiko ez diren arren, oparoa da gaurko egitaraua. Ohi bezala, txupinazoaren aurretik, 19:30ean, jaien aurkezpen ekitaldia izango da Gure Zumardian. Aurtengo sanferminetan omenduak izango diren pertsonak igoko dituzte oholtza gainera. Gazteek, baina, ezin ordura arte itxaron, eta 17:30erako jarri dute hitzordua gaztetxean, karropoteoa-n hasteko. Topagunea jaio da 19:00etarako, berriz, aurtengo sanferminetan herritarren plaza izateko bokazioz jaio den gune berriaren irekiera ekitaldia iragarrita dago. «Topa erraldoia» eginez, Topagunea zabalduko dute zumardian, «balore euskaldun, parekide eta parte hartzaileetan oinarritutako gunea».  Txosna batzordeak bultzatuta, besteak beste, Basari elkarteak, AEK-k eta Harremantxo talde feministak parte hartzen dute Topagunean. Gaztetxearekin elkarlanean, egitarau propioa landu du Topaguneak festetarako, eta egunero-egunero izango da bertan zerbaitekin gozatzeko aukera. Gaur, esaterako, han izango da presoen aldeko brindisa, 20:30ean, eta ondoren, Harremantxok antolatuta, Emakumeen Mundu Martxaren aldeko lorategia irudikatuko dute bertan.  02:00etan, berriz, Gau Olinpiadak egingo dituzte Topagunean. Gaztetxean Reggae gaua ospatu ondoren izango da zumardiko kirol lehia. Egitarau ofizialean, baina, badira ekitaldi gehiago. Helduen danborrada irtengo da gauerdian, eta dantzan egin nahi duenak baditu hainbat aukera: Iñigo Perurena Biterin izango da, Karlos DJa Azokan, Kresala taldea Gure Zumardian, eta DJ Bull Dani tabernaren karpan. Bihar, bertsoak eta rocka Jaietako bigarren egunean ere,  goiz goizetik hasiko da festa. 06:00etan da diana, eta ordubete beranduago irtengo dira Luzuriagan Lasturreko Marques de Sakaren bigantxak lehenbizikoz jaietan. Eguerdian, berriz, inudeen eta artzainen desfileak girotuko ditu Pasaiako barrutiko kaleak, eta arratsalderako, aldiz, IX. Bertso Jaialdi Mundiala iragarrita dago Mimosen eskutik. Azokan, aurten, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia ariko dira bertsotan. Gai jartzaile, aldiz, Arkaitz Oiartzabal Xamoa ariko da. Baina bertso saioa bukatuta ere izango da nora jo. Basari elkarteko danborrada arratsaldez irtengo da aurten, 20:30ean, —orain arte gauez irteten zen— ,  eta kantinerarekin irten ordez, ordezkariekin desfilatuko du. Kristina Lopez eta eta Joxean Gartzia izango dira aurten Basari elkarteko ordezkariak. Baina larunbata izanik, rock kontzertuak ezin falta. Gaztetxean ez ezik, Molinaoko Ardi Gorrin ere izango da kontzertua, Kaos&Semen jaialdiaren barruan. Euskal Eguna Etzi, Gazte Eguna ospatuko dute Antxon. Topagunean izango dute bilgunea gazteek, eta han izango dute bazkaria. Beren festa, ordea, barruti osoan sumatuko da, arratsaldean Elektrotxuflarekin irtengo baitira herrian zehar. Berritasuna, ordea, astelehenean heldu da. Euskal Eguna izendatu du jai batzordeak, eta Txabol Sotoak antolatutako bazkarira baserritarrez jantzita joateko eskatu dute. Asteartea San Fermin Eguna izanik, Saltseroen txanda izango da da, eta arratsaldean, nola ez, herri kirolen ikuskizunarena. Haur eta erretiratuen eguna ospatuz amaituko dira aurtengo sanferminak, datorren asteazkenean. Bien bitartean, ordea, bada gozatzeko zer hautatu. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.