Festa lehertu da Antxon
Bero-bero hasi dira Antxoko sanferminak
Zapi gorria lepoan lotu dute jada antxotarrek, eta hala eramango dute datozen sei egunetan.
San Fermin jaiak hasi dira gaur, 20:00etan puntuan, elizaren kanpandorretik jaurti duten etxafuegoa eztanda egitearekin betara.
Beroak estutu duen arren, jendetza pilatu da Gure Zumardian sanferminen hasiera ospatzera, eta ohi bezala, kantari, saltoka, eta xanpain txorroten azpian bustita hasi dituzte jaiak ausartenek.
Jaietako lehen eguna ostirala izaki, luze joko du gaur gauak. Non zer hautatu behintzat ez dute faltako:
Egitaraua:
- 20:45 :San Fermin nagusien futbito txapelketako finalak Usozen.
- 21:30: Helduen danborradako Afaria Zaharren Biltokian.
- Ordu berean, IÑIGO PERURENA Biterin.
- 23:30 ZEZEN SUZKOA Axularren.
- 00:00 Helduen DANBORRADA Pasai Txarangarekin batera. Luzuriagan hasi eta Gure Zumardian amaituko dute.
- Ordu berean, KARLOS DJa Azokan.
- Ordu berean, KRESALA taldearen emanaldia Zumardian
- Ordu Berean, DJ Bull Dani tabernan
