Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

II. Triatloia lehiatuko da etzi Donibanen

Iazko Munduko txapeldun Gwen Jorgensen amerikarra izango da parte hartzaileen artean; Kanadako selekzioa ere heldu da Pasaiara; Elkartasun helburua du aurtengo probak

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/03
triatloia

Xanju Kirol Klubeko lagunek, triatloiaren aurkezpenean

Izen handiak espero ditu Xanju Kirol Klubak etzirako antolatu duen bigarren sprint gisako triatloian. Iaz munduko txapeldun izan zen Gwen Jorgesen amerikarra Donibanen izango dela baieztatu dute antolatzaileek, baita Kanadako selekzioa ere, Junior Mailakoa, 23 urtez azpikoena, eta neskena. Horiez gain, Charlotte Mcshane eta Brendan Sexton triatleta australiar olinpikoak parte hartzekoak direla jakinarazi dute.  Eta, noski, Euskal Herriko punta-puntako triatletak ez dira faltako. Beraz, ikuskizuna eta lehia bermatuta daude. Iaz antolatu zuen lehen aldiz sprint triatloia Xanjuk, eta harrera ezin hobea izan zuen lasterketak ikusle zein atleten artean. Aurten 300 lagun inguruk parte hartuko dutela espero dute antolatzaileek. Izena emateko aukera zabalik dago, gaur gauerdira arte, triatloi.org webgunean.   Larunbatetik igandera Larunbateko San Pedroko estropadarekin bat ez egiteko, aurten, iaz ez bezala, igandearekin antolatu dute proba. Horixe aldaketa bakarra. Bestela, ibilbidean, berritasunik ez. 11:30ean abiatuko dira atletak  Arizabalo paretik. Parte hartzaileek 750 metro egin beharko dituzte igeri, hogei kilometro bizikletan eta beste bost korrika. Nabalaldean egongo dira boxak, eta azken proba, lasterketarena, Arizabalo jauregiaren parean (udaletxea) bukatuko da. Pasai Donibane Koxtape-San Juan arraun elkartearen arrapalatik uretaratuko dira atletak, eta  Bizkaia plaza eta Santiago plazen artean egin beharko dute igeri, hiruki gisako bat osatuz. Ondoren, bizikletaren txanda izango da. Kirolariek Jaizkibel igo beharko dute, mendatea igota, berriz ere herrira jaisteko bertatik ibilbide labur bat egin eta boxetara joateko lasterketari ekin aurretik. Lasterka, berriz, barrutiko gune historikotik egin beharko dute. Bi itzuli egin beharko dituzte, barrutiaren alde batetik besteraino. Donibane «halako proba batentzako eszenatoki paregabea» dela iritzi dio Xanju Kirol Klubak, eta zirkuitua triatletentzat «oso erakargarria» dela sinetsita daude, nahiz antolaketarako zailtasunak eduki. Errepidea ordubetez itxi egingo dutenez, eta lasterketa alde zaharretik igaroko denez, sor daitezken eragozpenak barkatzeko eskatu diete herritarrei.

Eunateri laguntzeko dirua bilduko dute lasterketan

Eunate

Eunateren familiari elkartea sortzen laguntzeko helburuz dirua
bilduko dute.

Aurtengo sprint triatloian berritasunik bada, horixe ez da kirol mailakoa. Gaixotasun ezezagunen artean sailkatu duten horietako bat du Eunate Turco Intxausti haur sanjuandarrak, 1p/36 Delezio Sindromea. Berari laguntzeko dirua bilduko dute aurtengo ekitaldian. Espainiako Estatuan gaixotasun horren sei kasu baino ez omen dituzte ezagutzen, eta Eunateren familia, horiek guztiak batu eta elkartea sortzeko ahaleginean ari da. Irene Intxausti da Eunateren ama. Berak azaldu duenez, kromosoma batean, besoan, 36. zatian, material genetikoa falta du Eunatek, eta hori dela-eta gauza batzuk egitea gehiago kostatzen zaizkio haurrari, batez ere mugimenduari lotutakoak. Haurrak hipotonia handia du, baina gaixotasuna ez da degeneratiboa, eta hortaz, ikasi dezakeen guztia onerako dela nabarmendu du Eunateren amak. Familiak bildu nahi duen dirua, beraz, ez da Eunaterentzat bakarrik. Eunateren familiari asko kostatu zaio egoera berean dauden beste sendiekin harremanetan jartzea. «Nik bilatu eta bilatu egin nuen, eta azkenean topatu nuen Galizian familia bat, eta hari eskerrak, beste batzuk», kontatu du Irene Intxaustik. Haiek elkartu dira jada, Whatsapp bidez, eta elkartzea oso lagungarri izan zaiela aitortu du amak. Izan ere, 1p36 Delezio Sindromea oso gaixotasun berria da. 1997. urtean atzeman zuten,  eta neurologoak kasuak agertu ahala ari dira ezagutza pilatzen. Horregatik, oso argi du Irene Intxaustik zein funtzio beteko duen sortu nahi duten elkarteak: «Gure nahia da, beste familiei gauza berbera ez gertatzea. Izan dezatela nora jo». Informazioa, aholkularitza, heziketari buruzkoak, hezkuntza, profesionalak… horien guztien berri eman ahal izateko nahi dute sortu elkartea: «Batzuk bakarrik ikasi behar izan dugu, eta ez dadila gauza berbera pasatu besteekin». Diru ekarpenak egiteko kontu korrontea: La Caixako 2100 5396 95 01 001 78 068 kontu zenbakian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.