Pasaian egingo du eskala beste behin 'Adonia' bidaiari ontziak
2014ean eskala egin zuen itsasontzi berbera da, eta 662 bidaiari ekarriko ditu gurera
Ikusmin handia piztu zuen Adonia bidaiari ontziak Pasaian porturatu zenean. Bada, itsasontzi berbera, asteartean egingo du eskala Pasaian bigarrenez.
Pasaiako Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, 08:00etan porturatuko dela espero dute.
Itsasontzian 662 bidaiari heldu dira. Tripulazioa, berriz, 387 lagunek osatzen dute. Bidaiarien gehiengoa Britainia Handikoa da, 647 pertsona hain justu, eta gainontzekoak herrialde askotarikoak, austriarrak, errumaniarrak, irlandarrak, eta suitzarrak tarteko.
