Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteburuan, hiru estropada Pasaian

Larunbata arratsaldean dira San Miguel Ligako eta EuskoTreneko estropadak eta igande goizean KAE Ligakoa.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/07/08
Aurkezpena

Sanpedrotarra Arraun Elkarteko Josetxo Aranburuk aurkeztu du estropada.

Pasaiako badian lehiatuko dira larunbatean San Migel Ligako laugarren estropada puntuagarria, III. La Caixa Bandera), eta emakumeen EuskoTren Ligako lehen estropada (Gipuzkoako Emakumeen Ligarako ere baliagarri da). 18:00etatik aurrera jokatuko da nesken estropada, eta igandean Donostian egingo denarekin batera, EuskoTrenen nor ariko den lehia izango da. Izan ere, bi estropaden artean denbora onenak egiten dituzten hiru traineruek (San Juan jada sailkatua dago, iazko irabazlea delako), jokatuko dute San Juanekin batera emakumeen liga nagusia. Bi estropadak Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko ditu. Gaur eguerdian aurkeztu dituzte, Pedro Deunaren kofradian. Emakumeek bi luze eta ziaboga bakarrean, 2.778 metro osatuko dituzte. Emakumeen estropada erlojupekoa izango da, eta iazko irabazle San Juanentzat ez ezik, irteera ordena zozketa bidez erabakiko dute egunean bertan. Guztira, zortzi traineruk hartuko dute parte nesken estropadan, tartean, eskualdeko bi: San Juan Iberdrola, eta Hibaika Jamones Ancin. Haiekin batera lehiatuko dira Arraun Donostiarra, Zumaia, Cabo, Hernani, Orio, eta Zarautz-Getaria. Ziabogetan asmatzea giltzarri Emakumeen estropada bukatu eta berehala San Migel Ligako estropada hasiko da, ligako laugarrena. Gizonek sei luze eta bost ziaboga egin beharko dituzte —Pasaiako bokalearen berezitasunek hala behartuta— guztira, 5. 556 metro osatuz; horrenbestez, maniobretan asmatzea hil ala bizikoa suerta daiteke gizonen estropadan. Horixe urtero-urtero Pasaiako estropadaren berezitasuna. Gizonen estropadaren hiru txanda izango dira eta txanda bakoitzeko lau ontzi ariko dira nor baino nor. Txandak antolatzeko San Migel Ligako sailkapena hartuko dute kontuan eta horrenbestez San Pedro eta San Juan bigarren txandan irtengo dira larunbatean,  Orio eta Astillerorekin batera; Meira, Portugalete, Zierbena, eta Kaiku lehen txandan irtengo dira, eta ohorezko txandan, azkenik, Tiran, Cabo, Urdaibai, eta Hondarribia izango dira arraunean. Igandean I. Mindara Bandera Gaur eguerdiko aurkezpenean Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente Josetxo Aranburuak aditzera eman duenez, Mindara elkartearekin hitzarmena egin  du klub moreak. Horregatik, igande goizean Pasaian jokatuko den estropada, KAE2 Ligakoa, I. Bandera Mindara izango da. 11:00etan hasiko da igandean estropada. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako elkartea da Mindara, eta kirol jardueren bidez aniztasunaren balioa sustatzea du xede. Aranburuk esan duenez, Mindara elkartearekin egin duten hitzarmenaren bidez, kirolean hain garrantzitsuak diren baloreak sustatu eta, bide batez elkarri laguntzea dute xede. Festa giroa asteburu osoan Estropadak laguntzeko  jai egitarau paraleloa antolatu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak astebururako. Ostiralean jolasak eta puzgarriak izango dira 17:30ean, eta horrez gain, 19:00etan, Haatik Dantza Konpainiak Errimak oinetan ikuskizunaren emanaldia eskainiko du portuan. 20:30ean Golden Apple Quartet-en kontzertua izango da portuan ere, eta ondoren DJa. Larunbatean, berriz, Tirri-Tarrarekin kalejira antolatu dute 16:30etik aurrera frontoitik Kalparraraino. 18:00etan hasiko dira estropadak, eta 22:00etan kontzertua izango da.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.