Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hondarribia bere nagusitasuna berresten saiatuko da bihar Pasaian

San Miguel eta EuskoTren ligetako estropadak jokatuko dira bihar badian; etzi, KAE2 Ligako I. Mindara Bandera jokatuko da; hiru estropadak San Pedrok antolatu ditu

oarsoaldea
Pasaia
2015/07/10
La Caixa Banderaren aurkezpena San Pedron

La Caixa Banderaren aurkezpena San Pedron

Pasaiak aurtengo udan arraunarekin izango duen zitarik gorena heldu da asteburuan badiara. Hiru estropada lehiatuko dira bertan, hirurak Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta.  Bihar, San Miguel Ligako laugarren estropada puntuagarria, III. La Caixa Bandera, eta emakumeen EuskoTren Ligako lehen estropada jokatuko dira —Gipuzkoako Emakumeen Ligarako ere baliagarria da—. Etzi, berriz, KAE2 Ligako I. Mindara Bandera lehiatuko da. 18:00etatik aurrera jokatuko da nesken estropada bihar. EuskoTrenen nor ariko den erabakitzeko baliagarria da estropada, etzi Donostian jokatuko den bigarren sailkatze estropadarekin batera. Bi estropadetan denbora onenak egiten dituzten hiru traineruak sailkatuko dira, eta San Juanekin batera ariko dira emakumeen liga nagusian —arrosek ziurtatua dute parte hartzea, iaz liga hori irabazteagatik—. Emakumeen estropada erlojupekoa izango da, bi luzekoa. Irteera ordena zozketa bidez erabakiko dute egunean bertan eta guztira, zortzi traineruk parte hartuko dute, Oarsoaldeko bi horien artean: San Juan eta Hibaika. Haiekin batera lehiatuko dira Arraun-Donostiarra, Zumaia, Cabo, Hernani, Orio, eta Zarautz-Getaria. Ziabogetan ezin kale egin Emakumeen estropada bukatu eta berehala San Miguel Ligako laugarrena hasiko da. Gizonek sei luze eta bost ziaboga egin beharko dituzte —Pasaiako bokalearen berezitasunek hala behartuta—; maniobretan asmatzea hil ala bizikoa suerta daiteke gizonen estropadan. Gizonen estropadan hiru txanda izango dira eta txanda bakoitzeko lau ontzi ariko dira nor baino nor. Txandak antolatzeko San Miguel Ligako sailkapena hartuko dute kontuan eta horrenbestez San Pedro eta San Juan bigarren txandan irtengo dira bihar, Orio eta Astillerorekin batera; Meira, Portugalete, Zierbena, eta Kaiku lehen txandan irtengo dira, eta ohorezko txandan, azkenik, Tiran, Cabo, Urdaibai, eta Hondarribia. Hondarribiak liga hasiera oso ona egin du, hiru lehietatik bi irabaziz eta bestean bigarren geldituz. Hori berretsi nahi dute Pasaian bihar, eta etzi Donostian San Juanek antolatuko duen Euskolabel banderan. San Juanek eta San Pedrok orain arte egindakoa indartu nahiko dute. I. Mindara Bandera Mindara elkartearekin hitzarmena egin du aurten Sanpedrotarra Arraun Elkarteak. Horregatik, etzi goizean Pasaian jokatuko den estropada, KAE2 Ligakoa, I. Mindara Bandera izango da. Dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko elkartea da Mindara. Lehian Oarso Bidasoko lau traineru ariko dira: Hondarribia B, San Pedro B, Hibaika eta Oiartzun. Estropadak laguntzeko jai egitarau oparoa antolatu du San Pedrok astebururako. Egitarau: Gaur: 17:30: Puzgarriak eta jolasak frontoian. 19:00: Errimak oinetan, Haatik dantza konpainiarena, portuan. 20:30. Golden Apple Quartet-en kontzertua Portuan. Bihar: 16:30: Kalejira Tirri-Tarra taldearekin, frontoitik Kalparraraino. 18:00: Estropadak hasiko dira. 22:00: Kontzertua. Etzi: 11:00: I. Mindara Bandera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.