XII Mendekoste Saria egingo dute bihar Lezon
Kadete Mailako txirrindulariek 54 kilometro egin beharko dituzte XII Mendekostes Sarian.
Bizikletak nagusi izango dira bihar arratsaldean Lezon. Allerru elkarteak antolatuta eta Lezoko Udalak babestuta XII Mendekoste Saria txirrindularitza proba egingo dute 16:00etan hasita. Kadete Mailako txirrindulariei begirakoa da sariketa. Parte hartzaileek 54 kilometro egin beharko dituzte helmugara heldu aurretik. Aurreko asteburuan Tolosan izandako XIII Patxi Rodriguez Oroitaldian parte hartu zuten Allerruko Kadete Mailako txirrindulariek. Imanol Isasa hogeita batgarren heldu zen helmugara, lehenengo sailkatua baino hiru minutu beranduago. Allerruko Beñat Felipe hogeita zazpigarren, Unai Gallego berrogeita bosgarren eta Iñigo Zapirain berrogeita bederatzigarren sailkatu ziren.