Hamahiru segunduko aldea atera zion lehen sailkatuak Imanol Isasa Allerruko txirrindulariari.

Imanol Isasa helmugara heltzen
Larunbatean egin zuten XI. Mendekoste Saria, Kadete Mailako txirrindulari proba Allerru kirol elkarteak antolatuta. Mark Donoban P.D taldeko korrikalaria izan zen lehena helmugara heltzen, Haritz Erasun Zarauztarra taldeko txirrindularia bigarren sailkatu zen eta Imanol Isasa Allerruko txirrindularia, berriz, hirugarren sailkatu zen. Allerruko bigarren sailkatua izan zen Felipe Beqat. Hogeita zazpigarren sartu zen helmugara Lezoko taldeko txirrindularia.
Taldeka, Donosti Berri sailkatu zen lehena, eta Limousin cartonajes eta Carrocerias Gruas Sancho bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.