Atzo laugarrenez Arditurri Eguna ospatu zuten Aiako Harriaren magalean. Antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute

Meategietara bisita
Atzo laugarrenez Arditurri Eguna ospatu zuten Aiako Harriaren magalean. Antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute: “Izan ere, 400-500 pertsona hurbildu ziren guztira Arditurrira goiz osoan zehar”. Mertxe Urteagak gidatutako ibilaldian 30 pertsonek hartu zuten parte, meategietako ia bisita-txanda guztiak bete ziren; Suhar-ek gidatutako arkeologia tailer eta erakustaldietan jende ugarik hartu zuen parte, baita Abaraxka ludotekako begiraleek antolatutako haur jolasetan ere antolatzaileek kontatu dutenez. “Eguraldi ederra, egitarau aberatsa eta giro aparta”.
[nggallery id=104]