Larunbatean Donostiako uretan eta atzo Pasaiakoan, Oiartzungo Itsaslapurrek erakustaldi bikaina egin zuten.

Oiartzungo Itsaslapurrak San Pedron (Arg.: Ane Badiola)
Larunbatean Donostiarra/Grupo Amenabar estropada jokatu zuten Gipuzkoako hiriburuko badiako uretan. Oiartzungo Itsaslapurrek maila oso ona erakusten ari dira, egindako lan handiaren seinale. Hamargarren postuan bukatu zuten Donostiako estropada, beste lau taldek baino hobeto, eta irabazleengandik bi minutu pasatxora.
Atzo, berriz, Mindara elkarteak antolatutako lehenengo bandera izan zen lehian San Pedron. Oiartzuarrek orain arteko postu onena lortu zuten: zortzigarren bukatu zuten. Sailkapen nagusian Oiartzungo Itsaslapurrek hamazazpi puntu dituzte, bederatzigarren postura igotzeko.
Errenteria Hiria Bandera
Datorren asteburuan Plentzian (Bizkaia) eta Errenteria-Oreretan jokatuko dituzte estropadak KAE2 Ligako taldeek. Hibaikak antolatzen duen Errenteria Hiria Banderaren hirugarren ekitaldia Oiartzun ibaian jokatzea nahi zuten antolatzaileek, baina azken orduko arazoak egon direla eta, San Pedron jokatuko dute. Igandean izango da, 12:30etik aurrera. Datorren urterako ibaiko uretan egiteko asmoa dutela berretsi du Hibaikak.