Asteburu honetan Pirinioetarako bidea hartuko dute mendizaleek, Girizia mendi taldeak Linza-Acherito-Petretxema irteera antolatu du.

Acherito
Asteburu honetan Pirinioetarako bidea hartuko dute mendizaleek, Girizia mendi taldeak Linza-Acherito-Petretxema irteera antolatu du. Larunbatean (hilak 18) abiatu eta igandean gailurrak egingo dituzte, Linzatik Acheritora (2.374 metro) eta hortik Petretxemara (2.371 metro). Guztira 8 ordu eta 8 ordu eta erdiko irteera izango da, atsedenak barne.
Izena hainbat tokitan eman daiteke: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on line. 55 euro ordaindu behar dira (autobusa, litera eta gosaria); eta afaria nahi izanez gero, 13 euro gehiago. Izena ematerakoan ordaindu behar da.
Federatzeko azken egunak
Abuztuan federazioa itxia egongo denez, federatzeko edo federatu txartelaren luzapena egin nahi duenak hilaren 24a izango du azken eguna. Elkarteko idazkaritzatik pasa daiteke federatu txartelaren bila.