Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Langabezia jaitsi eta lan eskaintzak igo dira Oarsoaldean

2014 urteko jarduera memoria aurkeztu du gaur eguerdian Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/07/14
Nebreda aurkezpenean

Nebreda aurkezpenean

2014 urteko jarduera memoria aurkeztu du gaur eguerdian Oarsoaldea Garapen Agentziak. Langabezi tasa lehen aldiz jaisten hasi zela 2014 urtearen amaieran esan du Fernando Nebreda garapen agentziaren kudeatzaileak, eta lan eskaintzen kopurua igo dela. Hori baieztatzeko hainbat datu eman ditu Nebredak: “2013ko abenduan %15,49 langabe izatetik, 2014ko abenduan %14;63 izatera pasa ginen. Joera hori gainera mantendu egin da aurten, eta kudeatu dugun lan eskaintza kopurua %29a igo da”. Horrekin batera, sortutako enpresen kopuruak ere gora egin duela Oarsoaldean, turismo sektorearen lehiakortasuna hobetu dela euskara sustatzeko merkataritzan egin diren ekimenetan parte hartu duen saltoki kopurua ugaritu dela, etxebizitzen birgaitzea suspertu dela energia eraginkortasunarekin lotutako laguntzei esker, eta kontsumo bulegoaren erabiltzaile kopuruak ere gora egin duela gaineratu du kudeatzaileak. Pasaiako badia biziberritzea “ezinbesteko” Mendozarentzat Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolan aurkeztu du jarduera memoria Oarsoaldeak, eta bertan izan dira Kepa Garbizu Lezoko alkate eta garapen agentziaren presidentea, Julen Mendoza Errenteria-Oreretako alkatea, Izaskun Gomez Pasaiako alkatea eta Domi Azpiroz Oiartzungo Udaleko Ongizate zinegotzia. Garbizuk egin du ongietorria eta “proiektu eta ekimen berrietan lan egiteko gogoz” dagoela esanda, egungo erronkei erantzuteko eta etorkizuneko proiektuak garatzeko orduan, enpleguaren sustapena, ekonomiaren susperketa eta Oarsoaldeko herritarren ongizatea izango direla lehentasun nagusiak gaineratu du. Mendozak hartu du hitza ondoren eta aurreko legegintzaldia “gogorra” izan dela esan du, “ekonomikoki egoera txarra bizi izan dugu eta 2012 eta 2013 urteak okerrenak izan dira. Egun hobeto gabiltza”. Oarsoaldea Gipuzkoako eskualde degradatua dela ere esan du Mendozak, eta datozen lau urteetan erronka gogorra izango dutela. Horren harira, Pasaiako Badiaren biziberritzea “ezinbestekoa” dela garapenerako gaineratu du. Oarsoaldearena arazo estrukturala da Mendozaren iritziz: “Bizi dugun egoera 80. eta 90. hamarkadetan galdutako industriaren ondorio da, eta arazoa estrukturala izanik, irtenbideak ere estrukturala behar du izan”. Aurreko legegintzaldian kontseilari izandako Amaia Agirregabiria,  Aiora Perez de San Roman eta Ainhoa Zabalok egindako lanari aitortza egin die Mendozak, azkenik, “krisiak gogor kolpatu bazuen ere, ilusioz, indar handiz eta gogotsu aritu zirelako lanean eta ongietorria eman die kontseilari berriak diren Izaskun Gomez, Kepa Garbizu eta Jexux Leoneti”. Proiektu estrategikoak 2014. urteko errepasoa egiterakoan “etorkizunerako eraldaketari begira” zenbait proiektu estrategiko ere landu dituela Oarsoaldeak azaldu du Nebredak: “Besteak beste, Kokatu, Oarsoaldea berritzen, Manufaktura, Sorkuntza eta Artisautza Jarduera Ekonomikoak biltzen dituen zentroa, Herrilab, Ondartxo Itsas faktoria, edota Errenteriako Hirigune Historikoaren Biziberritzea aipatu daitezke”. Oarsoaldea “irekiagoa” izan dela nabarmendu du kudeatzaileak amaitzeko, “horretarako hainbat erakundeekin aritu gara elkarlanean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.