
Azkoitiarrek Mogambon aurkeztuko dute diskoa
Noise Rockaren gozamenerako Azkoitiako
Akauzazte taldeak joko du larunbatean Mogambon bere azken diskoa aurkezteko. Azkoitiarrekin betara,
Killerkume bandako bilbotarrak ariko dira Azkuene kaleko aretoko oholtza gainean.
Kontzertua 22:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.
Udako etenaren ondotik, iraila bukaeran itzuliko dira Mogambokoak kontzertuen programazioarekin. Larunbateko kontzertua,
Trintxerpeko Karmengo Amaren jaien testuinguruan, denboraldia agurtzeko baliatuko dute.