Madalena bezperatan hain desiratua den kontzertua emango du Landarbaso Abesbatzak. Aurten hilaren 19an izango da.

Iñaki Tolaretxipi (Landarbaso), Jose Luis Insausti eta Izaskun Olaizola (Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkartea)
Madalena bezperatan hain desiratua den kontzertua emango du Landarbaso Abesbatzak. Aurten hilaren 19an izango da, 19:30ean, Maria Magdalena basilikan. Gaur goizean eman dute emanaldiaren berri antolatzaileek, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko kide Jose Luis Insaustik eta Izaskun Olaizolak eta Landarbasoko zuzendari Iñaki Tolaretxipik.
Kontzertu hau ematen duten 24. aldia da eta eskainiko duten errepertorioa estreinakoa da Tolaretxipik azaldu duenez: “Europako Grand Prix lehiaketan interpretatuko dugun bera da; sekulako kontzertua izango da”. Landarbasok ezin izaten die eskari guztiei erantzun, baina Madalena bezperetan ematen den honi ez diote inoiz uko egiten, “bai edo bai egin beharreko emanaldia da”.
Maria Magdalenaren Lagunak-ekoen balorazioa
Aurten egindako ekintzen balorazioa egin dute Maria Magdalena Lagunak elkarteko kideek. Zazpi hilabete hauetan bi hitzaldi eta hamar kontzertu antolatu dituzte. “Hitzaldiak arrakastatsuak izan dira, aretoa lepo egon zen bi aldietan eta kontzertuei dagokionez ere jendearen erantzuna bikaina izan da. Oso pozik gaude, jende leiala dugula esan dezakegu”, azaldu du Insaustik. Basilika berarekin ere jendea “liluratuta” geratu dela nabarmendu du.
Hiri mantenukoei zein Kultura departamentuarentzat esker hitzak izan ditu eta gobernu talde berriari elkarlanerako prest daudela adierazi die, “gure herriaren patrimonioaren onerako”. Udako atsedenaldia eta gero, irailean kontzertu gehiagorekin itzuliko dira.
Egitaraua
1. Ciprinao de Rode.
L’alto signor
2. C. Hubert H. Parry.
My Soul, There is a country
3. Eric Whitacre.
Cloudburst
1. Juan Gutierrez de Padilla.
Deus in adiutorium meun intende
2
. Tomas Luis de Victoria
. Trahe me post te
3. Tomas Luis de Victoria.
Vidi speciosam
4. Tomas Luis de Victoria.
Lauda Sion Salvatorem
5. Jocobus Gallus.
Musica noster amor
1. Piero Caraba. Preludio
2. Morten Lauridsen.
O Nata Lux
3. Vytautas Miskinis
. Pater Noster4. Randall Stroppe.
The conversion of Saul