
Iazko irabazleak, sariak eskuan.
Julio Montoyaren Oroimenezko IX. Herri Krosa antolatu du KATek iganderako, Karmen
Amaren jaien barruan. Lasterketak 5 kilometroko ibilaldia izango du, eta 10:15ean hasiko da.
Helmuga eta irteera, Euskadi etorbidean kokatuko dute, azoka parean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehengo hiru gizon eta emakumeak sarituko dituzte, baita lehenbiziko pasaitarra ere.
Izen-ematea
Internet bidez egin daiteke, edota Donostia U51 eta Laister Kirolak dendetan. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, proba hasi aurretik.