
Trintxer elkartearen konfiskatzea salatzeko manifestazioa Trintxerpen
Trintxer elkartearen aldeko elkartasun festa antolatu dute larunbaterako Trintxerpen, Libre iniziatibaren barruan. 19:00etan hasiko da festa, azoka parean, eta musika, antzerkia, eta aldarrikapena uztartuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Karmenak ospatuko dituzte Trintxerpen, gaur hasi eta igandera bitartean.
Trintxer elkartea Espainiako Auzitegi Gorenak hala berretsita, Euskal Herri osoan konfiskatuko dituzten 103 herrikoen artetik bat da.
Konfiskatzea berretsi zutenetik hainbat mobilizazio deitu ditu Trintxerrek, eta jaietan egingo dutena
Trintxer libre eta aske aldarrikatzeko bidean beste mobilizazio bat dela azaldu dute antolatzaileek, oraingoan festa eta aldarria uztartuta.