Finalaren jokalekua Villabonako Errebote plaza izango da; ekainaren bukaeran eman zioten hasiera txapelketari.
Irudian Euskal Herriko errebote txapelketako partida bat, Txost eta Kanboren artekoa
Igande honetan, hilak 19, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko dute Oiartzungo Txostek eta Zubieta 1-ek. Villabonako Errebote plazan izango da norgehiagoka, 11:00etatik aurrera.
Txapelketan lau taldek hartu dute parte: Behar Zana, Zubieta 1, Zubieta 2 eta Txost taldeek. Ekainaren 28an hasi zen lehiaketa eta hiru jardunaldi jokatu dituzte. Puntu gehien lortu dituena Zubieta 1 izan da, gero Txost, hirugarren Behar Zana eta laugarren Zubieta 2. Hala, ligaxka bukatuta, puntuazio gehien lortu dituzten Zubieta 1 eta Txosten artean jokatuko dute finala.