Irakurle batek HITZAri bidalitako ohar batean salatzen duenez, Jaizkibelgo pista nagusian gasoil orban "nabarmenak" ikus daitezke,
Isuria Jaizkibelen
Irakurle batek HITZAri bidalitako ohar batean salatzen duenez, Jaizkibelgo pista nagusian gasoil orban “nabarmenak” ikus daitezke, “badirudi auto edo motorren batek gasoila galdu duela”. Pista hori Sotxoko inguruan dago, lehen dorrearen azpiko aldean, “orain bertan ur putzu artifizial bat egin dute”, irakurleak adierazi duenez.
Isuria bi norabideetan topatu zuela jakinarazi du: “Nik bigarren dorrerako norabidea hartu nun eta kilometro baten inguruan isuria desagertu egin zen. Nik uste beste norabidean Jaizkibelera igotzen den errepideraino egongo zela”.
Gasoil orbanak Jaizkibelen
Gasoil orbanak Jaizkibelen