Udaletxeko areto nagusian Ibaialde erakusketa jarri dute, ibaietako ekosistema ezagutze aldera.
‘Ibaialde’ erakusketa
Udaletxeko areto nagusian
Ibaialde erakusketa jarri dute, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren hezkuntza programaren barruan. Panelen bidez, ura, ibaiak eta horien ekosistemei buruzko informazioa jaso daiteke, “duten garrantziaz kontzientziatzeko”. Udalaren ustez, Oiartzun ibaiaren konektibitatea hobetzeko egin diren azken jarduerak egin direla eta, ibaiek dituzten arazo nagusiak ezagutzera ematea garrantzitsua da.
Hilaren 23ra bitarte egongo da ikusgai.