Trintxer elkartearekin elkartasunean, elastiko laranjak jantzi dituzte gaur herritar askok
Trintxerpeko Karmengo Amaren jaietan, larunbatean, urtero, Trintxer elkartea izaten da protagonista, berak antolatu ohi dituelako egun horretako festetako jardueretako asko. Herri kirolak, toka eta bote txapelketa, eta baita sardina jatea ere. Aurten, baina, urte berezia da Trintxer elkartearentzat.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, itxi egingo dute elkartea, eta hori dela eta, elkartasun festa antolatu du gaurko Trintxerrek, arratsaldean ohikoa den sardina jatearen ordez.
Aldarrikapena, ordea, goiz goizetik batu zaio festari. Herri kirolen erakustaldian, esatariak ere jantzi du elastiko laranja, eta egunean zehar arratsaldeko 19:00etan izango den elkartasun festara biltzeko deialdia egin dute elkarteko kideek. Azoka parean izango da festa.
Horrez gain, gaur eta bihar jarduera asko ageri dira
karmenetako egitarauan. Goizean tango dantzatzen aritu dira Serafin Esnaola plazan, eta aurki Azkueneko danborrada irtengo da kalera. Herri afaria ere antolatu dute gaurko, eta dantzaldiak, noski, ez dira faltako.
Bihar, azkenik, Haurren Eguna ospatuz bukatuko dira Trintxerpeko jaiak.
[nggallery id=105]