Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

KAE2n, nabarmen hobera

KAE2n oso lan txukuna egiten ari dira San Pedro B, Hibaika eta Oiartzungo Itsaslapurrak, Asteburuan Plentzian eta Hibaikaren banderan egindako lana horren erakusgarri da. Oarsoaldeko Hitza.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Oiartzun,Pasaia
2015/07/20
Hibaika, atzo, bere banderan lehian Pasaiako badian

Hibaika, atzo, bere banderan lehian Pasaiako badian

Oarsoaldeko KAE2ko traineruek aurrera urratsa egin dute asteburuan. Hibaikak bereziki, baina San Pedro Bk eta Oiartzungo Itsaslapurrek ere, hazten ari direla azaldu dute Plentzian (Hondarribia Bk irabazi zuen) eta Pasaiako badian jokatu diren estropadetan. Larunbatean, Plentzian, aspaldiko emaitzarik onena lortu zuen Hibaikaren gizonen traineruak. Bigarren izan zen Hondarribia B irabazletik 10 segundora, eta Madalen ontziak azaldu zuen egoki ari dela egiten bidea, nork daki, mailaz igotzeko borrokan sartzeraino (sailkapen nagusian bosgarren dira errenteriarrak). Atzo, euren banderan, Errenteria Hiria III. Ikurrinan, apalago ibili ziren errenteriarrak Pasaiako badian, baina hala ere laugarren izan ziren bigarren eta hirugarrenetik ez oso urrutira: Castrok irabazi zuen Hibaikaren bandera. San Pedro B ere sentsazio onak ematen ari da. Oso erregular dabiltza moreak sasoi guztian zehar, eta larunbateko laugarren postuarekin eta atzo bigarrenarekin amets egiteko postuetatik hurbil daude Libia-koak. Eta sentsazio onekin jarraituz, Oiartzungo Itsaslapurren lana goraipatzekoa da. Hasiberriak dira, dena berria da haientzat, baina ari dira, eta egunetik egunera hobeto gainera. Izango zen baten bat aurten lan txarra egingo zutela esango zuena, baina horiei ahoa ixten ari zaizki Oiartzungo ontzia, oso lan txukuna egiten ari direlako. Larunbatean Plentzian eta atzo Hibaikaren banderan zortzigarren izan ziren urdinak, hau da, atzean sei talde utzi zituzten bietan. Ondo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.