Portugaleko Bercelinhos herrian urtero ospatzen da jaialdia; Alkartasunak hirugarren aldiz gonbidatu dute
Alkartasunako dantzariak, kultur hamabostaldian
Larunbat honetan hasiko da
Rioko nazioarteko folklore jaialdia eta abuztuaren 3ra arte luzatuko da. Antxoko
Alkartasuna dantza taldea bertan izango da Euskal Herria ordezkatuz.
Portugaleko Barcelinhos herrian urtero ospatzen da jaialdia da. Aurten, Mexiko, AEB, Txina, Eslovakia, Senegal eta Taiwaneko taldeak dantzatuko dira.
Alkartasunak 1999an eta 2008an ere izan Barcelinhosen, eta iaz, Alkartasunaren 50.urteurrenaren harira, Barcelinhoseko dantzariak Pasaian izan ziren. Hortaz, bidaia urte luzetako harremanaren fruitu dela argitu du Antxoko euskal dantza taldeak.