Karmenetako sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Trintxerpen
Aski da, erasorik ez lemapean elkarretaratzea deitu du gaurko Pasaiako berdintasun mahaiak.
Trintxerpeko jaietan hiru adingabek pairatutako sexu erasoak salatzeko elkarretaratzea izango da, 19:30ean, Trintxerpeko alkateordetzan.
Udalak bere egin du elkarretaratzea, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu.