Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Landare elkarteari elkartasuna eta babesa eskaini dio udalbatzak

Ikastaroko azkeneko udalbatzarra egin zuten atzo. Hamar puntu jorratu zituzten, tartean Landare elkarteari babesa eta elkartasuna adierazteko mozio bat

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/07/21
Idoia Arbelaitz, mozioa aurkezten

Idoia Arbelaitz, mozioa aurkezten

Ikastaro politikoko azkeneko udalbatzarra egin zuten atzo. Hamar puntu jorratu zituzten, tartean Landare elkarteari babesa eta elkartasuna adierazteko mozio bat. Idoia Arbelaitzek egin zuen mozioaren aurkezpena. Arbelaitz Landareko bazkidea da, eta herriko tabernen auzia deitzen zaionean zigortuetako hogei lagunetatik bat. Landare elkartearen lana zerrendatu zuen, eta herriko hainbat ekitaldietan parte hartzen dutela nabarmendu zuen: Santomasak, madalenak, talo kofradiaren sorreran, ikastaroak, hitzaldiak, pala, kontzertuak… Arbelaitzek gogorarazi zuen 2001ean hasi zela auzia inkoatzen, eta 2002an atxilotu zituztela. 2013an hasi zen epaiketa, eta 2014an eman zuten sententzia, hogei lagun kartzelarekin zigortuz eta 107 elkarte konfiskatzeko agindua emanez. “Sententzia horrek eskubideak urratzen ditu. Bake prozesu batean gaude, eta horrelakoek ez dute laguntzen”, iritzi du Arbelaitzek. Horregatik, babesa eta elkartasuna eskatu zien udalbatzari. EAJko Maite Peñak azaldu zuen Dena ETA da estrategia “iraganeko kontua” dela, “eta gainera, ez du eraginkortasunik izan”. Horrelako ekintza juridikoak gaitzetsi ditu: “Denak ez du balio”. Errenteria Irabaziz-en izenean, Ion Collarrek “garai berriak” direla esan zuen, eta sententzia “atzerapausoa” dela aipatu zuen. “Bake eta elkarbizitzaren alde lan egin behar dugu”, gaineratu zuen, eta Arbelaitzi zein Landareko gainontzeko kideei euren etxeetako ateak irekita dituztela ziurtatu zien. PSE-EEko ordezkari Jose Angel Rodriguezek, bere aldetik, bere alderdiak epai guztiak errespetatzen dituela esan zuen, eta ez zutela baloratuko: “Landarek lana egiten du kultura arloan, eta sententziak zailtasunak jarriko dizkie”.EH Bilduren aldetik, Jaione Karrikirik epaiketa politikotzat jo zuen auzia, eta “etsaiaren zigor zuzenbidea” aplikatu dela. “Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat eman du Auzitegi Nazionalaren epaia”, baietsi zuen Karrikirik. Bere iritziz, jarduera kulturalengatik zigortu dute Landare. Arbelaitzek euskararen alde egindako lana goraipatu zuen. Bozketan, EH Bilduk, Irabaziz-ek eta EAJk mozioaren aldeko botoa eman zuten, eta sozialistak abstenitu ziren.

Hileta zibilak

Hileta eta bestelako jarduera batzuk zibilak izateko ordenantza behin betiko onartu zuten, ia aho batez —EAJko Manu Franco abstenitu egin zen—. Irabaziz-eko eledunak bere aldeko botoa azaldu zuen: “Laikotasuna eskatzen du gizarteak, eta gainera, denen alde doa ordenantza”. EH Bilduko Garazi Lopez de Etxezarretak herritarrek ordenantza aberasteko egindako ekarpenak eskertu zituen. Ekarpenak egiten aritutakoak dira laikotasunaren aldeko taldekoak. Bertako kide da Jose Luis Maritxalar da, eta pozez hartu zuen erabakia: “Gai logikoa da, estatu akonfesional batean bizi garelako. Horregatik, laikotasunaren izpiritu demokratikoak txoko guztietara iritsi behar du”. Hori bai, udalak ekitaldi erlijiosoetan parte hartzea kritikatu zuen, eta erakunde publikoek akonfesionalak izan behar dutela uste du. Julen Mendoza alkateak bat egin zuen bere ideiekin, baina zehaztu zuen aurreko legegintzaldiko udalbatzak udal ordezkariak bertan egotea erabaki zuela. Horrez gain, San Joan Suen gaineko protokolo bat onartu zuten, aho batez. Datorren urterako egon beharko du prest, eta suak auzokideek antolatzea bermatuko du, segurtasun neurriak estutuz. Azkenik, talde politikoen osaketaren berri eman zuten, eta alkateordeari alkatearen hainbat eskumen eman dizkiote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.