Gaur aurkeztu dute Donostiako zinemaldiaren 63. ekitaldia, eta orduan iragrri dute izendapena, Madrilen
Asier Altunak zuzendutako ‘Amama’ filma
Bakarka zuzendu duen lehen film luzearekin lortu du Asier Altunak Zinemaldirako Sail Ofizialerako izendapena.
Amama filmak baserria ulertzeko bi moduren arteko talka kontatzen du. Kandido Urangak jokatu du baserriko aitaren rola, eta Klara Badiolak haren emaztearena. Bien seme-alaben roletan Iraia Elias, Manu Uranga eta Ander Lipus aritu dira; horiez gain, beste pertsonaia garrantzitsu bat baserriko amonarena da, Amparo Badiolak interpretatua.
Film labur ugariz gain,
Aupa Etxebeste! eta
Bertsolari film luzeak zuzendu ditu aurretik Altunak.